Skip to main content

Argitalpen data: 2021/02/01

Accellion enpresak cloud konponbideak eskaintzen ditu artxiboak trukatzeko, eta enpresen artean artxiboen transferentzia egiteko FTA (File Transfer Aplication) produktuarekin erlazionatutako segurtasun-gertakari bat izan dela baieztatu dute, zibereraso sofistikatu batzuen jomuga bihurtuta.

Produktua bera bere bizitza erabilgarriaren amaierara heltzear da, eta 0-day ahultasun bat zuen abenduaren erdialdera. Accellion enpresak berehala konpondu zuen arazoa, eta bezeroei horren berri eman zien. Hala ere, zibergaizkileek exploitak garatzen jarraitu dute urtarrilera arte.

Mundu mailan hainbat erakundek erabilitako produktua da, eta horietako batzuek baimenik gabeko sarbideak izan dituzte. Horien artean daude, orain arte: Washingtoneko Ikuskatzailearen Bulegoa (SAO), Balore eta Inbertsioen Australiako Batzordea (ASIC), NZko Erreserbaren Bankua eta Harvardeko Negozio Eskola (HBS).

Une honetan, Accellion enpresak monitorizazio eta alerta mekanismoak ditu bere produktuarekin erlazionatutako zibererasoak saihesteko, eta, bestalde, bezeroei beste produktura migratzeko eskatzen die kiteworks, seguruagoa baita eta ez baitago gertakariak kaltetuta.

Etiketak: 0day, Administrazio publikoa, Ziberkrimena, Cloud computing, Tresna, Gertakaria, Banku Sektorea, Ahultasuna.

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Accellion provides update to recent FTA security incidentaccellion.comhttps://www.accellion.com/company/press-releases/accellion-provides-update-to-recent-fta-security-incident/01/02/2021sienen
Ciberincidente en el Banco central de NZincibe-cert.eshttps://www.incibe-cert.es/alerta-temprana/bitacora-ciberseguridad/ciberincidente-el-banco-central-nz10/01/2021noeses
Accellion cyber incidentasic.ov.auhttps://asic.gov.au/about-asic/news-centre/news-items/accellion-cyber-incident/15/01/2021sienen
About the Accellion data security breachsao.wa.govhttps://sao.wa.gov/breach2021/04/02/2021sienen
Filtrados más de un millón y medio de registros de demandantes de empleo en Washingtonunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2021/02/filtrados-mas-de-un-millon-y-medio-de-registros-de-demandantes-de-empleo-en-washington.html03/02/2021sieses