Skip to main content

Zyxelek gida bat argitaratu du ZyWall gailuen aurka berriki egin diren erasoekin zerikusia duten arazoei aurre egiteko eta horien eragina arindu ahal izateko. Erasotzaileak erabiltzen ari diren ahultasunak CVE-2023-28771, CVE-2023-33009 eta CVE-2023-33010 dira. Ahultasun horiek ustiatuz gero kodearen urruneko exekuzioa eta zerbitzuaren ukapena eragin litezke, eta horrek mehatxu nabarmena suposatuko luke kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunerako.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu nabarmendutako akatsak konpontzen dituzten eguneraketak. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea.