Skip to main content

Googlek 2023ko urtarrilaren 5ean segurtasun ohar bat argitaratu zuen. Bertan Chrome OS sistema eragileari eta Google Chrome nabigatzaileari eragiten dioten 5 akats zuzentzen dira. Ahultasunen identifikatzaileak honakoak dira: CVE-2022- 4437, CVE-2022-4436, CVE-2022-42720, CVE-2022-41674, CVE-2022-42719. Akatsak use-after-free erakoak dira eta programa batek aldez aurretik askatua izan den memoria helbide bat erabiltzen duenean gertatzen dira. Horrek ondorio kaltegarriak izan ditzake, esate baterako zerbitzuaren ukapena, kodearen exekuzio arbitrarioa edo memoriako datuen filtrazioa. Ahultasun hauek arintzeko, BCSCk gomendatzen du sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.
Akatsak konpontzeko Googlek gomendatzen du tresna bakoitzaren azken bertsio erabilgarrira eguneratzea.