Skip to main content

Ciscok segurtasun ohar baten eguneraketa argitaratu du eta bertan larritasun altuko hainbat ahultasun aztertzen dira, identifikatzaile hauek dituztenak: CVE-2017-6736, CVE-2017-6737, CVE-2017-6738, CVE-2017-6739, CVE-2017-6740, CVE-2017-6741, CVE-2017-6742, CVE-2017-6743 eta CVE-2017-6744. SNMP (Simple Network Management Protocol) protokoloari eragiten diote Cisco IOS eta IOS XE sistema eragileetan. Akats horiek baliatuz autentifikatutako urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake urrunetik sistema batean edo honen birkarga eragin lezake. Hartara, arrakastaz baliatuz gero kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean inpaktu handia suposatuko luke.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu nabarmendutako akatsak konpontzen dituzten konponbideak. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora.