Skip to main content

Drupal-ek 4 segurtasun eguneraketa argitaratu ditu, SA-CONTRIB-2023-004, SA-CONTRIB-2023-001, SA-CONTRIB-2023-003, SA-CONTRIB-2023-002, hainbat produkturi eragiten dieten akatsak zuzentzeko. Horiek denak garrantzi altukotzat sailkatuta daude larritasunari dagokionez, eta datuen informazioaren hedapena eragiten duten akatsak dira.

Ahultasun horiek baliatuz gero erasotzaile batek informaziora sarbidea izan lezake baimenduta egon gabe, eta horrek kaltetutako sistemen konfidentzialtasunean eragingo luke.

Ahultasun hauek arintzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.