Skip to main content

Googlek segurtasun ohar bat argitaratu du, Google Chrome-ren 114 bertsiorako eguneraketa aztertzen duena, kanal egonkorraren barnean. Deskargatzeko eta erabilera orokorrerako erabilgarri dago. Ohar honetan guztira 16 akats zuzendu dira. Horien artetik 8 larritasun altukotzat sailkatu ditu enpresak, honako identifikatzaileak dituztenak hain zuzen: CVE-2023-2929, CVE-2023-2930, CVE-2023-2931, CVE-2023-2932, CVE-2023-2933, CVE-2023-2934, CVE-2023-2935, CVE-2023-2936.

Googleren segurtasun politika dela eta, oraingoz ahultasun honi buruzko xehetasunik ez da eman, bere ustiapena ekiditeko. Horregatik espezifikazio teknikoak murriztuta manten daitezke erabiltzaile gehienek Googlek eskainitako segurtasun eguneraketak ezarri arte.