Skip to main content

VMWarek segurtasun ohar bat argitaratu du eta bertan bi ahultasun aztertzen dira, CVE-2023-20864 eta CVE-2023-20865, larritasun kritiko eta altukoak, hurrenez hurren, VMware Aria Operations for Logs-i eragiten diotenak. Bi akatsak ustiatuak izanez gero, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake kaltetutako sistemetan, horrela inpaktu handia eraginez horien konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkien segurtasun eguneraketak eta horrela nabarmendutako akatsak konpondu egin dira. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko, gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora.