Skip to main content

VMwarek segurtasun ohar bat argitaratu du, CVE-2023-20877, CVE-2023-20878, CVE-2023-20879 eta CVE-2023-20880 identifikatzaileak dituzten lau ahultasun aztertzen dituztenak. Ahultasun hauetatik lehena pribilegioen eskalatze erako akats bat da, larritasun altukoa, eta horrek bihurtzen du eguneraketako garrantzitsuena. Ustiatua izanez gero kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean inpaktu nabarmena eragingo litzateke. Gainerako ahultasunek larritasun ertaina daukate.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkien segurtasun eguneraketak eta horrela nabarmendutako akatsak konpondu egin dira. Horregatik, ahultasun hau eta beste batzuk prebenitzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora.