Skip to main content

Zyxel-ek segurtasun ohar bat argitaratu du eta bertan CPE, zuntz ONT eta WiFi hedatzaileek duten komandoen injekzio eta bufferaren gainezkatze erako 4 ahultasun jasotzen dira. CVE-2022-43389, CVE-2022-43391 eta CVE-2022-43392 akatsek larritasun altua dute eta besteak, CVE-2022-43390, ertaina.
Eguneratzen ez badira ahultasun hauek sortzen duten inpaktu nagusiena kaltetutako osagaien eskuragarritasunaren galera da, haiek arrakastaz baliatzea lortuz gero.

Ahultasun hauek arintzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.
Babesik onena izateko Zyxel-ek erabiltzaileei gomendatzen die dagozkien firmware eguneraketak instalatzea, eta horien zerrenda segurtasun oharrean kontsulta daiteke.