Skip to main content

Googlek 2023ko martxoko segurtasun eguneraketak argitaratu ditu Androiderako, eta bertan sistema eragilearen eta lotutako osagaien 10, 11, 12 eta 13 bertsioen 55 ahultasun zuzentzen dira. Konponbideak era ezberdinetako akatsetarako dira: zerbitzuaren ukapena, pribilegioen igoera, informazioaren hedapena eta kodearen urruneko exekuzioa. Aztertutako 55 ahultasunen artetik 4k larritasun kritikoa daukate eta 51k altua.

Ahultasun guztiak arintzeko, Googlek dagozkien segurtasun eguneraketak argitaratzen ditu kalteak arintzea lortzeko oharrekin batera, Androiden Segurtasun Buletinetan eskuragarri daudenak.