Azaroan zehar, Applek 6 segurtasun-eguneraketa argitaratu ditu, Iphone eta IPadOS gailuetarako iOS sistema eragileari, Ventura bertsioko macOS sistema eragileari, Apple TVrako tvOS sistema eragileari eta Xcode-ri (Applek sortutako garapen-ingurunea iOS, macOS, watchOS eta tvOS softwarea garatzeko) eragiten dietenak.
Eguneraketa horiei esleitutako larritasunak handiak eta ertainak dira, eta, haien azalpenaren arabera, sailkapen hauek dituzte:
- Kodearen exekuzio arbitrarioko 3 kalteberatasun.
- Informazioa zabaltzeko 1 kalteberatasun.
- Pribilegioen eskaladako 1 kalteberatasun.
- Git-en hainbat arazo konpontzen diren 1 kalteberatasun
BCSCk eguneraketa horiek lehenbailehen aplikatzea gomendatzen du.