Skip to main content

Argitalpen data: 2022/01/20

Garrantzia:Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Desktop Central,
  • Desktop Central MSP.

Azalpena:

Autentifikazioaren saiheste erako ahultasun bat argitaratu da. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek baimendu gabeko ekintzak egin litzake zerbitzarian.

Konponbidea:

Kaltetutako produktuak build 10.1.2137.9ra eguneratzea, horretarako:

  • Desktop Central-en kontsolara sartzea eta build-en oraingo zenbakian klikatzea pantailaren goian eskuinaldean,
  • bertsiorako eskuragarri dagoen azken build-a bilatzea. PPMa deskargatu eta eguneratu.

Xehetasuna:

Autentifikazioaren saiheste erako ahultasun bat baliatuz erasotzaile batek baimendu gabeko datuak irakur litzake edo .zip fitxategi arbitrario bat idatzi Desktop Central edo Desktop Central MSP-ren zerbitzarian. Ahultasun horretarako CVE-2021-44757 identifikatzailea erabili da.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, Ahultasuna