Skip to main content

Argitalpen data: 2022/03/16

Garrantzia:Altua

Kaltetutako baliabideak:

OpenSSL, 1.0.2, 1.1.1 eta 3.0 bertsioak. Egoera ahulen artean honako hauek daude:

  • zerbitzari ziurtagiriak kontsumitzen dituzten TLS bezeroak;
  • bezero ziurtagiriak kontsumitzen dituzten TLS zerbitzariak;
  • bezeroen ziurtagiriak edo gako pribatuak jasotzen dituzten ostatatze zerbitzuak;
  • harpidedunen ziurtatze eskariak aztertzen dituzten ziurtapen agintariak;
  • ASN.1 kurba eliptikoaren parametroak aztertzen dituen beste edozer gauza.

Azalpena:

Google-ko Tavis Ormandy-k larritasun altuko ahultasun baten berri eman dio OpenSSLri. Horren bitartez akats batek begizta amaigabe bat eragin lezake.

Konponbidea:

  • OpenSSL 1.0.2 eguneratu beharra dago 1.0.2zd bertsiora (soilik premium zerbitzua duten bezeroentzat);
  • OpenSSL 1.1.1 eguneratu beharra dago 1.1.1n bertsiora;
  • OpenSSL 3.0 eguneratu beharra dago 3.0.2 bertsiora.

Xehetasuna:

Erro karratu modular bat kalkulatzen duen BN_mod_sqrt() funtzioak akats bat dauka, modulu ez lehenentzat begizta amaigabe bat eragin lezakeena. Begizta amaigabea eragin liteke baliagarriak ez diren kurbaren parametro esplizituak dituen ziurtagiri bat sortzen bada. Ahultasun horretarako CVE-2022-0778 identifikatzailea esleitu da.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, SSL/TLS, Ahultasuna