Skip to main content

Argitalpen data: 2021/02/09

CD PROJEKT RED izeneko estudioa bideo-jokoen garapenera dedikatzen da. Duela gutxi ransomware HelloKitty motako zibereraso baten biktima izan dela jakinarazi du. Horren bidez, bere sistemetako batzuk zifratu egin ziren.

Egile ezezagun bat TI azpiegiturara sartu zen baimenik gabe, eta otsailaren 8an ohartu ziren horretaz. Sistema batzuk zifratu arren, backup delakoak bere horretan mantentzen dira, eta estudioak deskartatu egin du zibergaizkileekin edozein negoziazio egiteko aukera.

Une honetan, konpainiak segurtasun-neurri gehiago hartu ditu, eta kaltetutako sistemak konpontzen hasi dira. Kaltetutako datuei dagokienez, ez da baieztatu jokalarienak, beste zerbitzuen erabiltzaileenak edo langile izandako pertsonenak diren. Bestalde, zibergaizkileek onartu dute joko ospetsuenetako batzuen iturri-kodea eta artxibo korporatibo batzuk lapurtu dituztela.

Agintariek, Datu Pertsonalen Babeserako Bulegoak eta TI aditu forentseek ikerketa bat daukate irekita.

Etiketak: Ziberkrimena, Ziberespioitza, Zifratzea, Informazio-ihesa, Istripua, Malwarea.

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Important Updatetwitter.comhttps://twitter.com/CDPROJEKTRED/status/135904812540359066009/02/2021sienen
CD PROJEKT RED gaming studio hit by ransomware attackbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/cd-projekt-red-gaming-studio-hit-by-ransomware-attack/09/02/2021sienen
Ciberataque al estudio de Cyberpunk 2077: filtrarán datos de sus juegoselespanol.comhttps://www.elespanol.com/omicrono/software/20210209/ciberataque-estudio-cyberpunk-filtraran-datos-juegos/557694709_0.html09/02/2021sieses
El estudio CD PROJEKT RED, responsable de Cyberpunk 2077 y The Witcher 3, víctima de un ransomwareunaaldia.hispasec.comhttps://unaaldia.hispasec.com/2021/02/cd-projekt-red-victima-de-un-ransomware.html10/02/2021sieses