Skip to main content

Argitalpen data: 2021/02/03

Centrais Elétricas Brasileiras S/A konpainia Latinoamerikako konpainia elektriko handiena da. Duela gutxi akziodun eta bezeroei jakinarazi zaie bere filial Eletrobras Termonuclear S.A (Eletronuclear) erakundeak, zentral nuklearren eraikuntza eta operazioaz arduratzen dena, TI administrazio-sarearen aurkako ransomware motako zibereraso bat antzeman zuela.

Segurtasun-gertakariak ez du Almirante Álvaro Alberto (CNAAA) zentral nuklearreko Angra 1 eta Angra 2 generadoreen lana eten, izan ere, TO eremua TI sistematik isolatua dago, segurtasun-arrazoiengatik. Ondorioz, Sistema Interkonektatu Nazionalari hornidura elektrikoa bermatu zitzaion.

Eletronuclear-eko teknikariek, Serviço Gerenciado de Segurança (MSS) izenekoarekin, infekzioa isolatzea lortu zuten. Hala ere, administrazio-sareko zerbitzari batzuk kaltetuta geratu dira.

Momentuz, sistema batzuen funtzionamendua etenda dagoela ematen du, eta aktiboen egiaztatzea bidean da. Era berean, Gertakari Zibernetikoen Tratamendu eta Erantzunerako Gobernu Zentroari eman zaio gertatutakoaren berri (CTIR.Gov), baita Brasilgo Programa Nuklearraren Babes Sistemaren ordezkariari ere.

Etiketak: Ziberkrimena, Zifratua, Energia nuklearra, Gertakaria, Malwarea

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
Comunicado ao mercadoeletrobras.comhttps://eletrobras.com/pt/ri/ComunidadoseFatos/Comunicado ao Mercado - 03.02.21 - Eletronuclear.pdf03/02/2021siptpt
La estatal nuclear brasileña sufrió ciberataque pero sin afectar generadoraslavanguardia.comhttps://www.lavanguardia.com/vida/20210204/6223492/estatal-nuclear-brasilena-sufrio-ciberataque-afectar-generadoras.html04/02/2021sieses
Eletrobras, Copel energy companies hit by ransomware attacksbleepingcomputer.comhttps://www.bleepingcomputer.com/news/security/eletrobras-copel-energy-companies-hit-by-ransomware-attacks/05/02/2021sienen
Ransomware Attacks Hit Major Utilitiesthreatpost.comhttps://threatpost.com/ransomware-attacks-major-utilities/163687/05/02/2021sienen