Skip to main content

Argitalpen data: 2021/01/29

Toby L. National Cyber Security Centre (NCSC) zentroko gertakarien kudeaketaren arduradun nagusia da, eta post batean azaldu du ransomware horren bilakaera zein den; halaber, adierazi du oso garrantzitsua dela zibereraso mota hori jasan duten enpresek nola infektatu ziren ikertzea, berriz ere egoerak ez errepikatzeko.

Postean esan du enpresa anonimo batek 6,5 milioi dolarreko erreskatea ordaindu zuela artxiboak berreskuratu eta sistema zifratuak konpontzeko, ransomware baten biktima izan ostean. Hala ere, bi aste beranduago, zibergaizkile berberek eraso egin zieten, ransomware bera erabiliz, eta berriz ere erreskatea ordaindu behar izan zuten.

Enpresak ez zuen segurtasun-neurririk hartu lehenengo zibererasoaren ostean, eta jatorria ere ez zuen ikertu. Hori dela eta, Toby L. jaunak azpimarratu nahi izan du akats bat izan zela gertakariaren ostean erasoaren jatorria ez ikertzea.

Benetako arazoa ez da ransomwarea, baizik eta zibererasotzaileek sarera egiten duten sarbidearen norainokoa eta iraupena. Gainera, baliteke bertan atzeko ateak (backdoor) instalatu izana edota administrari eskubideak eskuratu izana (root).

Etiketak: Ziberkrimena, Ziberespioitza, Zifratzea, Informazio-ihesa, Gertakaria, Malwarea, Ahultasuna.

Erreferentziak:

ErreferentziaWEBURLDataExternoIdioma destinoIdioma contenido
The rise of ransomwarencsc.gov.ukhttps://www.ncsc.gov.uk/blog-post/rise-of-ransomware29/01/2021sienen
Ransomware: A company paid millions to get their data back, but forgot to do one thing. So the hackers came back againzdnet.comhttps://www.zdnet.com/article/ransomware-this-is-the-first-thing-you-should-think-about-if-you-fall-victim-to-an-attack/02/02/2021sienen