Skip to main content

Googlek segurtasun-abisuak argitaratu ditu. Batetik, LTS kanala eguneratu du ChromeOS-erako, eta larritasun handiko 2 kalteberatasun zuzendu ditu. Hona hemen horien identifikatzaileak: CVE-2024-0225 eta CVE-2024-1059. Kalteberatasun horiek Use-After-Free baldintzak sortzen dituzte WebGPU eta WebRTC softwareetan.

Bestetik, kanal egonkorra zuzendu zaie Windows eta Mac-erako 122.0.6261.111/.112 bertsioari eta Linuxerako 122.0.6261.111 bertsioari. Horietan larritasun handiko 3 kalteberatasun zuzendu dituzte, honako identifikatzaileak dituztenak:CVE-2024-2173, CVE-2024-2174 eta CVE-2024-2176.

Gainera, hirugarrenen segurtasunerako soluzioak ere gehitu dira; esaterako, CVE-2024-0646 akatsa zuzendu da Linuxeko kernelean.

Googleren segurtasun-politika dela eta, ez da kalteberatasun horietako batzuen informazio zehatzik eman, haien ustiapena saihesteko. Hori dela eta, espezifikazio teknikoek mugatuta jarrai dezakete erabiltzaile gehienek Googlek eskainitako segurtasun-eguneratzeak aplikatu arte.