Skip to main content

Segurtasun arloko hainbat soluziorekin zerikusia duen Aruba konpainiak ohar bat argitaratu du, guztira 8 ahultasun jasotzen dituena. Horien artean fabrikatzaileak kritikotzat kalifikatu duen ahultasun bat nabarmentzen da, eta horrez gain larritasun altu bat esleitu zaien beste 4 akats ere badaude.

Larritasun kritikotzat sailkatua izan den ahultasuna honako identifikatzailearekin erregistratu da:

• CVE-2023-25589: sistema osorik arriskutan jar dezakeen ahultasuna. Larritasun altutzat kalifikatuak izan diren akatsak, berriz, identifikatzaile hauekin erregistratu dira:

• CVE-2023-25590: Linux sistema eragileetan ClearPass OnGuard-en modu lokalean pribilegioen eskalatze bat eragin dezakeen ahultasuna.

• CVE-2023-25591: ClearPass Policy Manager-en web kudeaketako interfazean informazioaren hedapena eragin dezakeen ahultasuna.

• CVE-2023-25592 eta CVE-2023-25593: ClearPass Policy Manager-en web kudeaketako interfazean reflected cross site scripting (XSS) erako eraso bat eragin dezaketen ahultasunak.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneraketak, eta horien bitartez zuzendu egin dira nabarmendutako akatsak.