Skip to main content

Argitalpen data: 2022/03/17

Garrantzia:Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • BIND, honako bertsioak:
    • 9.11.0 bertsiotik 9.11.36 bertsiora bitartean;
    • 9.12.0 bertsiotik 9.16.26 bertsiora bitartean;
    • 9.16.11 bertsiotik 9.16.26 bertsiora bitartean;
    • 9.17.0 bertsiotik 9.18.0 bertsiora bitartean.
  • BIND Supported Preview Editions, honako bertsioak:
    • 9.11.4-S1 bertsiotik 9.11.36-S1 bertsiora bitartean;
    • 9.16.8-S1 bertsiotik 9.16.26-S1 bertsiora bitartean;
    • 9.16.11-S1 bertsiotik 9.16.26-S1 bertsiora bitartekoak.

BIND 9ren lehenagoko bertsioak ere kaltetuta daude, baina ez dira frogatuak izan beren bizitza erabilgarriaren amaieran daudela kontsideratzen delako.

Azalpena:

3 ahultasun argitaratu dira, 1 larritasun altukoa eta 2 ertainekoak. Horiek baliatuz erasotzaile batek named prozesua amaitu lezake, bezeroei informazio faltsua bidali, edo BINDerako konexioak denbora mugagabe batez CLOSE_WAIT egoeran jarrai dezaten eragin, baita bezeroak konexioa amaitu ondorenean ere.

Konponbidea:

Honako hauetara eguneratzea:

  • BIND:
    • BIND 9.11.37;
    • BIND 9.16.27;
    • BIND 9.18.1;
  • BIND Supported Preview Edition:
    • BIND 9.11.37-S1;
    • BIND 9.16.27-S1.

Xehetasuna:

Larritasun altuko ahultasuna honakoa da: DNSSEC-Validated Cache-ren (synth-from-dnssec) RFC 8198 Aggressive Use ezaugarria aktibatuta duten zerbitzarietara kontsulta espezifikoen patroi errepikatuak bidaliz, erasotzaile batek INSIST erako akats bat eragin lezake query.c:query_dname-n, eta horrek named ustekabean ixtea eragiten du. Ahultasun horretarako CVE-2022-0635 identifikatzailea esleitu da.

Larritasun ertaineko gainerako ahultasunetarako honako identifikatzaile hauek esleitu dira: CVE-2021-25220 eta CVE-2022-0396.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, Ahultasuna