Skip to main content

Argitalpen data: 2022/01/20

Garrantzia:Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Cisco StarOS Software-rako Cisco RCM.

Azalpena:

Cisco-k larritasun kritikoko 2 ahultasun argitaratu ditu. Horiek baliatuz autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek informazio sentikorra ezagutaraz lezake edo komando arbitrarioak exekutatu root erabiltzaile modura.

Konponbidea:

Software eguneraketak aplikatzea.

Xehetasuna:

  • Arazketa modua oker gaituta dago hainbat zerbitzutarako. Hori baliatuz erasotzaile bat gailura konekta liteke eta zerbitzuraino nabigatu arazketa modua aktibatuta izanik. Ahultasun horretarako CVE-2022-20649 identifikatzailea erabili da.
  • Sartzen diren konexioak entzuten eta modu okerrean onartzen dituen arazketa zerbitzu bat baliatuz, arazketa atakara konektatuta dagoen erasotzaile batek arazketa komandoak exekuta litzake. Ahultasun horretarako CVE-2022-20649 identifikatzailea erabili da. CVE-2022-20648

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna