Skip to main content

Argitalpen data: 2022/02/15

Garrantzia:Altua

Kaltetutako baliabideak:

Energy Saving Data Collecting Server, 3.0.0tik 3.3.0ra bitarteko bertsioak, honako modeloak:

  • MES3-255C-EN;
  • MES3-255C-DM-EN;
  • MES3-255C-CN;
  • MES3-255C-DM-CN.

Azalpena:

Mitubishi Electric-ek 9 ahultasunen berri eman du, 2 larritasun altukoak eta 7 larritasun ertainekoak. Horiek baliatuz erasotzaile batek informazioa heda lezake edo produktua manipulatu.

Konponbidea:

3.3.1 bertsiora edo goragoko batera eguneratzea Mitsubishiren webetik.

Xehetasuna:

Larritasun altuko ahultasunak baliatuz gero, zerbitzuaren ukapen egoerak (DoS) eragin litezke, honakoengatik:

  • Baliabideen kontrolik gabeko kontsumoa. Ahultasun horretarako CVE-2017-18214 identifikatzailea erabili da.
  • Dinamikoki zehaztutako objektuen atributuen aldaketa desegokia. Ahultasun horretarako CVE-2020-7746 identifikatzailea erabili da.

Larritasun ertaineko gainerako ahultasunetarako honako identifikatzaile hauek esleitu dira: CVE-2016-10735, CVE-2018-14040, CVE-2018-14042, CVE-2018-20676, CVE-2019-8331, CVE-2020-11022 eta CVE-2020-11023.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna