Skip to main content

Argitalpen data: 2022/03/21

Garrantzia:Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Bertsioak:

  • 3.11 bertsiotik 3.11.5 bertsiora;
  • 3.10 bertsiotik 3.10.9 bertsiora;
  • 3.9 bertsiotik 3.9.12 bertsiora;
  • zerbitzurik gabeko lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

Chris Pratt, Andrew Lyons eta Sara Arjona ikertzaileek 5 ahultasunen berri eman dute: 1 larritasun kritikokoa eta 4 baxukoak. Horiek baliatuz erasotzaile batek SQL injekzio bat egin lezake, erabiltzaile kontuak ezabatu, ikastaroetako intsigniak konfiguratu profileko eremuetako irizpideekin eta ahultasunak baliatu PHPMailer eta CKEditor liburutegietan.

Konponbidea:

3.11.6, 3.10.10 eta 3.9.13 bertsioetara eguneratzea, hurrenez hurren.

Xehetasuna:

  • SQL injekzio erako ahultasun bat identifikatu zen badges-en (intsigniak) kodean, irizpideen konfigurazioarekin erlazionatuta. Ahultasun hau soilik da atzigarria lehenetsitako irakasle/kudeatzaile/administratzaileentzat, intsignien irizpideak gehitzeko eta aktibatzeko gaitasuna beharrezkoa baita. Ahultasun kritiko horretarako CVE-2022-0983 identifikatzailea erabili da.

Larritasun txikiko ahultasunen artetik bitarako CVE-2022-0985 eta CVE-2022-0984 identifikatzaileak esleitu dira. Gainerako biek ez daukate CVErik esleituta.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, CMS, Komunikazioak, PHP, Ahultasuna