Skip to main content

Argitalpen data: 2021/02/10

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • ION7400, V3.0.0 bertsioaren aurreko guztiak;
  • ION7650, bertsio guztiak;
  • ION7700/73xx, bertsio guztiak (CVE-2021-22702 kodeak soilik eragin dio);
  • ION83xx/84xx/85xx/8600, bertsio guztiak;
  • ION8650, 4.31.2 bertsioaren aurreko guztiak;
  • ION8800, bertsio guztiak;
  • ION9000, V3.0.0 bertsioaren aurreko guztiak;
  • PM8000, V3.0.0 bertsioaren aurreko guztiak;

Azalpena:

Schneider Electric erakundeak adierazi duPowerLogic neurketa elektrikoaren produktuetan hiru ahultasun antzeman dituela,eta, horien bidez, erabiltzaile-kredentzialak argitara daitezkeela, edota nahiez diren ekintzak burutu gailu batean HTTP erabiltzen denean. Horren ondorioz,gailuan nahi ez den jokabideren bat eragin liteke.

Konponbidea:

  • ION7400 V3.0.0 bertsiora eguneratzea.
  • ION8650 4.31.2 bertsiora eguneratzea.
  • ION9000 V3.0.0 bertsiora eguneratzea.
  • PM8000 V3.0.0 bertsiora eguneratzea.

Produktu hauetarako ez dago ahultasunakkonpontzeko partxerik. Schneider Electric erakundeak Telnet eta HTTP zerbitzuakdesgaitzea gomendatzen du.

  • ION7650,
  • ION8800.

Partxerik ez dagoen hurrengo produktuenkasuan, Schneider Electricek gomendatzen du Telnet eta HTTP zerbitzuakdesgaitzeko, eta produktu modernoagoetara eguneratzeko, ez baitaukatelaguntza-zerbitzurik ere.

  • ION7700/73xx,
  • ION83xx/84xx/85xx/8600.

Xehetasunak:

PowerLogic produktuetan antzemandakoahultasunak Cross-Site Request Forgery motako ahultasun bati dagozkio, zeinarenbidez, erabiltzaile batek nahi ez den ekintza bat burutu lezake gailuan, HTTPbidez; beste bi ahultasun informazio sentikorra testu argi bideztransmititzeari dagokio, eta, horrela, erabiltzaile-kredentzialen zabalkundeaegin liteke Telnet bidez edo HTTP bidez.

Ahultasun horietarako CVE-2021-22701,CVE-2021-22702 eta CVE-2021-22703 identifikatzaileak esleitu dira.

Etiketak: Eguneratzea, Komunikazioak, Azpiegitura kritikoak, Schneider Electric, Ahultasuna.