Skip to main content

Aruba-k segurtasun eguneraketak argitaratu ditu AOS-CX sistema eragilea exekutatzen duten switch kableatu batzuentzat. Horien bitartez sareko analisi motorrak (NAE) duen larritasun altuko ahultasun bat konpondu du, CVE-2023-1168 identifikatzailea duena. Akatsak urruneko kode arbitrarioaren exekuzio egoera bat ekar dezake, eta horrek inpaktu handia eragingo luke kaltetutako sistemen konfidentzialtasun, integritate eta eskuragarritasunean. Ohar hau argitaratzeko unean Arubaren arabera ez da ezagutzen ahultasunaren hedapen publikorik edo ustiapen koderik.

Ahultasun hauek arintzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.