Skip to main content

Citrixek segurtasun eguneraketa bat argitaratu du Citrix Hypervisor 8.2 LTSR CU1-ek dituen 3 akats zuzentzen dituena, honako identifikatzaileekin: CVE-2022-3643, CVE-2022-42328 eta CVE-2022-42329. Lehena larritasun kritikokotzat sailkatua izan da eta 10.0eko CVSSa eman zaio. Horiek denek ahalbidetu dezakete gonbidatutako makina birtual batean  pribilegiodun erabiltzaile batek eragitea host-ak erantzuteari utz diezaion edo blokea dadin.

BCSCk gomendatzen du sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.