Skip to main content

Citrixek CVE-2023-24489 identifikatzailea duen segurtasun-abisua argitaratu du eta ShareFile storage hodeiko zerbitzuari eragiten dion kalteberatasun kritikoa jorratzen du. Akatsa sarbide desegokiaren kontrola da eta hori ustiatuz gero, larritasun handiko mehatxua izan daiteke kaltetutako sistemen konfidentzialtasunarentzat, osotasunarentzat eta eskuragarritasunarentzat.

Fabrikatzaileak argitaratu ditu dagoeneko dagozkion eguneraketak, eta, hala, nabarmendutako akatsa zuzendu du. Hortaz, kalteberatasun hau eta beste batzuk prebenitzeko, komeni da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta mantentzea.