Skip to main content

Fortinetek hainbat segurtasun-abisu argitaratu ditu larritasun kritikoko 2 kalteberatasun tratatzeko. Horien identifikatzaileak CVE-2024-23113 eta CVE-2024-21762 dira, eta FortiOS produktuari eragiten diote. Horrez gain, larritasun handiko kalteberatasun bat ere argitaratu du, CVE-2023-45581 identifikatzailea duena, eta FortiClientEMS produktuari eragiten diona. Kalteberatasun hori mehatxu oso larria da kaltetuak izan daitezkeen sistemen konfidentzialtasunari, osotasunari eta eskuragarritasunari dagokionez.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.