Skip to main content

VMwarek segurtasun-abisu bat argitaratu du larritasun kritikoa duten 4 kalteberatasunekin lotuta. Honako identifikatzaileak dituzte: CVE-2024-22252, CVE-2024-22253, CVE-2024-22254 eta CVE-2024-22255. Eta VMware ESXi, Workstation eta Fusion produktuei eragiten diete. Akats horiek Use-After-Free baldintzak, mugez kanpoko idazketa eta informazioaren hedapena eragiten dituzte. Hala, akatsik larrienak mehatxu oso larriak dira, eta eragina dute kaltetutako sistemen konfidentzialtasunean, segurtasunean eta eskuragarritasunean.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.