Skip to main content

Mozillak segurtasun-abisu bat igorri du, Mozilla Thunderbird posta elektronikoko bezero multiplatafomari eragiten dion kalteberatasun bati buruzkoa. Kalteberatasuna larritasun handikoa da, eta CVE-2024-1936 identifikatzailea du. Akatsaren ondorioz, zifratutako mezu elektronikoen gaiak beste elkarrizketa batzuetara filtratzen dira. Izan ere, PGP zifratzeak mezu baten gaia aldatu dezake, lehenengo mezua deszifratu bitartean beste bat aukeratuz gero.

Fabrikatzailearen segurtasun-politika dela eta, momentuz ez da kalteberatasun horren informazio zehatzik eman, ustiapena saihesteko.

Hori dela eta, espezifikazio teknikoek mugatuta jarrai dezakete erabiltzaile gehienek fabrikatzaileak eskainitako segurtasun-eguneratzeak aplikatu arte.

Fabrikatzaileak argitaratu ditu jada eguneratzeak eta dagozkion arintze-neurriak, eta hala, zuzendu du nabarmendutako akatsa. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.