Ciscok segurtasun-abisuak argitaratu ditu 3 kalteberatasun jorratzeko. Cisco IOS-XR produktuari eragiten diote kalteberatasun horiek, hau da, fabrikatzailearen datuen zentroko sistema eragileari. Honako identifikatzaileak dituzte: CVE-2024-20318, CVE-2024-20320 eta CVE-2024-20327.
Kalteberatasun horiek larritasun handiko mehatxuak dira eta kaltetutako sistemen konfidentzialtasunari, eskuragarritasunari eta osotasunari eragin diezaiokete.
Bestalde, Ciscoren Produktuen Segurtasun Gorabeherei Erantzunetarako Taldeak (PSIRT) ez du inolako deskribatutako kalteberatasunaren erabilera gaiztoaren edo hedapenaren berririk.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.