Skip to main content

Ciscok segurtasun-abisuak argitaratu ditu larritasun handiko 2 kalteberatasunekin lotuta. Cisco NX-OS produktuari eragiten diote kalteberatasun horiek, hau da, fabrikatzailearen datuen zentroko sistema eragileari. Honako identifikatzaileak dituzte: CVE-2024-20321 eta CVE-2024-20267. Kalteberatasun horiek larritasun handiko mehatxuak dira Ciscoren produktuentzat, eta kaltetutako sistemen eskuragarritasunari eragin diezaiokete.

Bestalde, Ciscoren Produktuen Segurtasun Gorabeherei Erantzunetarako Taldeak (PSIRT) ez du inolako deskribatutako kalteberatasunaren erabilera gaiztoaren edo hedapenaren berririk.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.