Skip to main content

Ciscok segurtasun-abisuak argitaratu ditu Cisco Secure Clienten larritasun handiko 2 kalteberatasun tratatzeko. Honako hauek dira kalteberatasunen identifikatzaileak: CVE-2024-20338, CVE-2024-20337. Kalteberatasun horien ustiapena hori mehatxu oso larria da kaltetuak izan daitezkeen sistemen konfidentzialtasunari dagokionez.

Ciscoren Produktuen Segurtasun Jazoerei Erantzuteko Taldeak (PSIRT) ez du deskribatutako kalteberatasunen erabilera gaiztoaren edo hedapenaren gaineko inolako berririk.

Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun hori eta beste batzuk prebenitzeko, gomendagarria da sistemak eta aplikazioak beti eskuragarri dagoen azken bertsioarekin gaurkotuta izatea.