Qnapek segurtasun-abisu bat argitaratu du 3 kalteberatasun jorratzeko, 1 larritasun kritikokoa (CVE-2024-21899) eta bi larritasun ertainekoak ( CVE-2024-21900 eta CVE-2024-21901). Akatsek QTS, QuTS hero, QuTScloud eta myQNAPcloud produktuei eragiten diete.
Kalteberatasun kritikoa ustiatuz gero, arriskuan jar liteke sare bidezko sistema eta kaltetutako sistemen konfidentzialtasunean, osotasunean eta eskuragarritasunean eragina izan dezakete.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun hori eta beste batzuk prebenitzeko, gomendagarria da sistemak eta aplikazioak beti eskuragarri dagoen azken bertsioarekin gaurkotuta izatea.