Skip to main content

SAPek martxoari dagozkion segurtasun eguneraketak argitaratu ditu bere produktuen gama zabal baterako. Guztira 19 segurtasun ohar berri jakinarazi dira. Horietatik 5 kritikotzat sailkatuak izan dira, 4 altutzat eta 10 ertaintzat. Horien bidez era ezberdinetako akatsak zuzendu dira, besteak beste: kodearen urruneko exekuzioa, zerbitzuaren ukapena, XML kanpoko entitatearen injekzioa (XXE), Cross-Site Scripting (XSS) eta informazioaren hedapena.

Bestalde, eguneraketa honetan aztertutako ahultasun kritikoek honako produktuei eragiten diete: SAP Business Objects Business Intelligence Platform, Javarako SAP NetWeaver AS, ABAP eta ABAP Platform-erako SAP NetWeaver AS eta SAP ERP eta S4HANA.

Ahultasun hauek arintzeko gomendatzen da sistemak eta aplikazioak beti eguneratuta izatea eskuragarri dagoen azken bertsiora, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain azkar.