26/10/2022
Garrantzia
Kritikoa
Etiketak
kalteberatasuna
vmware
VMware-k bi kalteberatasunetarako (CVE-2021-39144, CVE-2022-31678 identifikatzaileak) eguneraketa argitaratu du bere segurtasun-abisuen bidez. Lehena kritikoa da (CVSS: 9.8).
Eragindako baliabideak:
- VMware Cloud Foundation (Cloud Foundation)
- VMware Cloud Foundation (NSX-V)
Konponbidea:
Kalteberatasun hori arintzeko, BCSCk gomendatzen du sistema eta aplikazioak erabilgarri dagoen azken bertsiora eguneratuta edukitzea beti, dagozkion eguneraketak argitaratu bezain laster.
Horregatik, VMware-k bi hutsegiteak konpontzen dituzten segurtasun-adabakiak jarri ditu bere segurtasun-abisuan.
