Skip to main content

Argitalpen data: 2022/02/14

Garrantzia:Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Infinity Acute Care System - Workstation Critical Care (Evita V500), SW2.60 eta lehenagoko bertsioduna;
  • Infinity Acute Care System - Workstation Neonatal Care (Babylog VN500), SW2.60 eta lehenagoko bertsioduna;
  • Evita V300, SW2.60 eta lehenagoko bertsioduna.

Azalpena:

Dräger-ek ahultasun baten berri eman du eta hori baliatuz erasotzaile batek kaltetutako gailuen segurtasuna eta eraginkortasuna arriskutan jar litzake.

Konponbidea:

Honako arintze neurri hauek ezartzea gomendatzen da:

  • aipatutako haizagailuetara sarbide fisikoa murriztea edo kontrolatzea;
  • USB, LAN eta DVI interfazeetan baimendu gabeko gailuak ez konektatzea. Erabiltzen ez diren interfazeak ixteko aukera kontuan hartzea (Dräger-ek aukera hau aurrera eramateko tresnak eskaintzen dizkie berarekin harremanetan jartzen direnei);
  • jakinarazpenak, alarmak eta alertak monitorizatzea.

Xehetasuna:

Aipatutako gailuek eguneraketarik jasotzen ez duen sistema eragile bat erabiltzen dute, eta horregatik horien ahultasunak ezin dira zuzendu. Hori dela eta, balizko zibersegurtasun mehatxuen aurka ez daude gailu berrienak bezain prestatuta. Hor barnean sartzen dira gailuari egindako erasoak sarbide fisikoaren bidez. Dräger-ek gomendatzen du ohartarazpen honetan jasotako arintze neurriak jarraitzea.

Encuesta valoración

Etiketak:Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Osasuna, Ahultasuna