Applek segurtasun-abisuak argitaratu ditu zero-day motako 2 kalteberatasuni buruz. iOS eta iPadOS-en kernelari eta RTKit osagaiari eragiten diete kalteberatasun horiek. Honako hauek dira kalteberatasun horien identifikatzaileak: CVE-2024-23225 eta CVE-2024-23296. Eta memoriaren korrupzioa eragiten dute.
Arazo horiek aktiboki ustiatu direla adierazten duen txostenen berri duela baieztatu du Applek.
Kalteberatasunei, momentuz, ez zaie CVSSv3 eskalako puntuaziorik eman, baina fabrikatzaileak zero-day erakotzat kalifikatu ditu; hortaz, larritasun kritikoa ezarri zaie.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmenak zuzendu ditu. Beraz, kalteberatasun horiek eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkien adabakiak argitaratu bezain laster.