Skip to main content

Eriz Lopeteguik EHUk antolatutako 'Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresen lehiakortasun-iturri gisa’ udako ikastaroaren bigarren jardunaldian parte hartu du.

Eriz Lopeteguik parte hartu du Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroaren bigarren jardunaldian: 'Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresen lehiakortasun-iturri gisa’. Ainara Crespo, SAP Business One arloko arduradunarekin eta Alesander Gómez Dehesa, Data Strategy & Innovation zuzendariarekin batera, jardunaldiari hasiera eman dio 'Kudeaketa Digitalaren funtsezko elementuak: Datuaren kudeaketa, enpresako segurtasuna, industriako segurtasuna eta enpresa-kudeaketako sistema integratuak’ hitzaldiarekin, Gasteizko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Master Digital Management-eko ikasleei zuzenduta, kudeaketaren eta prestakuntzaren arloko digitalizazioari buruzko hainbat esperientzia eskainiz. Gainera, gure lankidea zibersegurtasunaz, urtean erregistratutako erasoen zifrez, horiek izan dituzten ondorioez eta enpresak haien aurrean babesteko moduei buruz aritu da.

cibereguraldi

Zibereguraldia

Cyberzaintza erakundeak hileroko buletin bat argitaratzen du informazio garrantzitsuenarekin. Klik batera dituzu zibersegurtasunaren sektoreko albisterik aipagarrienak.