Skip to main content
Basque Digital Innovation Hub
Basque Digital Innovation Hub
Basque Digital Innovation Hub

Basque Digital Innovation Hub

BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua da. Enpresen eskura dagoen prestakuntza, ikerkuntza, testatze eta baliozkotze gunea da, eta bere helburua da enpresa industrialei, batez ere ETEei, 4.0 industriaren erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasun teknologikoak ematea.

BDIHko bazkideak

Babes hori emateko lankidetza publiko-pribatuko sare bat sortu da: unibertsitateak, zentro teknologikoak, I+G enpresarialen unitateak, nazioarteko networking-a, eta abar. Aktiboen sare konektatu bat, honakoez osatua: azpiegiturak, laborategiak, ekipamenduak, softwarea, eta gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaileak eta bikainak fabrikazio aurreratuaren ingurunean.

Basque Digital Innovation Hub-en jabekidetza I+G Zentro, Lanbide Heziketako Zentro eta Unibertsitateena da, eta eskualdeko instituzio publikoen babesa dauka. Nazioarte mailan beste HUB europar batzuekin konektatuta dago. Euskadiko ETEen digitalizazioa bideratuko dugu, ezagutza trinkoagokoak eta balio handiagokoak izango diren fabrikazio jardueretarantz.

tecnalia
lortek
ideko
ceit
gaiker
ikerlan
Cidetek
Tekniker
Nanogune
Vicomtech
Bcam
Basque Cyber Security Center
Energi gune
Universidad de Mondragón
Polymat
Universidad del País Vasco
Inmovalia
Tknika
IMH Incress
Gaia Cluster
Goierri
Azterlan
Ormazabal
Cluster Energía
aic
CFAA
Bioef
Bioaraba
Biocruces
Biodonostia
leartiker
DeustoTech
Achucarro

BDIHren nodoak

Ezagutza eta teknologia sailkatzen ditugun 8 espezializazio arlo.

  • Zibersegurtasuna
  • Data Driven Solutions
  • Osasun gailuak eta osasun digitala
  • Fabrikazio gehigarria
  • Material aurreratuak
  • Makina adimendunak eta konektatuak
  • Sare elektriko digitalak
  • Robotika malgua

Zibersegurtasun nodoa

Zibersegurtasun nodoko laborategiak

BDIHren zibersegurtasun nodoa 3 lurralde historikoetan hedatutako 5 antolakunde eta 7 labora laborategiz osatuta dago, euren artean konektatuak. Laborategiak ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko erabiltzen dira, eta bereziki smart-grid, automozio, blockchain, produktuen testatze/ziurtatze, eta antzeko proiektuetan dihardute.

BCAM

BCAM

(Bilbao)

Tecnalia

Tecnalia

(Zamudio)

Tecnalia

Tecnalia

(Vitoria - Gazteiz)

Ikerlan

Ikerlan

(Arrasate)

Vicomtech

Vicomtech

(Donostia / San Sebastián)

INNOVALIA

Innovalia

(Zamudio)

BDIHren aplikazio eremuak

BDIHren zerbitzuak aplikazio eremu ezberdinetan antolatzen dira, aktiboak erabilpena zuzentzen den lan arloaren arabera. Zibersegurtasunaren nodoan bost aplikazio eremu zehaztu ditugu: arriskuen eta mehatxuen identifikazioa, aktiboen babesa, erasoen antzematea, erasoen aurreko erantzuna eta aktiboen berreskurapena.

Zibersegurtasunak pertsonentzat, sistementzat, aktiboentzat, datuentzat eta gaitasunentzat suposatzen dituen arriskuak kudeatzea ahalbidetuko duen antolamendua garatzea. Testuinguru enpresarialaren ulermenak, funtzio kritikoak babesten dituzten baliabideak eta horiekin zerikusia duten zibersegurtasun arriskuek ahalbidetzen dute erakunde bat modu egokian bideratzea, eta arriskuak kudeatzeko bere estrategiarekin eta bere behar enpresarialekin bat datorren moduan ahaleginak lehenestea.

Jarraian zehazten dira mehatxuak eta arriskuak identifikatzeko baliagarriak diren zerbitzuak:

  • Entrenamendua Blockchain-en
  • Ibilgailu autonomo eta konektatuaren entrenamendua zibersegurtasunean
  • Zibersegurtasuneko proba funtzionalen ingurunea
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat
  • Entrenamendua cyberrange-etan
  • Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea
  • Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea
  • Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean
  • Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean
  • Produktuaren ziurtapena
  • Ingurune industrial osoen simulazio errealista, IT eta OT segmentuak barne, eraso konplexuen aurrean ziberdefentsa probak egiteko
  • IT/OT proba ingurunea, sare ekipamendu edo prozesamendu berri bat probatzeko ingurune kontrolatu, errealista eta estres altuko baldintzak dituen batean
  • Proba eta demostrazio ingurunea IT/OT konbergentzia testuinguru batean, zibersegurtasun industrialean espezializatutako osagaien funtzionamendua baliozkotzeko
  • Cyber-Range multidomeinua
  • Big Data for cybersecurity
  • IEC 62264 sare industrialen analisia
  • Zibersegurtasuneko tresnen erakustaldiak.
  • Zibersegurtasuneko eta irtenbide espezifikoetako prestakuntza.
  • Elkarreragingarritasun proben zerbitzua.
  • Puntuz puntuko komunikazio proben zerbitzua.

Zerbitzuak bermatzeko egokiak diren segurtasun neurriak garatzea eta inplementatzea. Aktiboen babesak berarekin dauka balizko zibersegurtasun gertakari baten eragina murrizteko edo horri eusteko gaitasuna.

Jarraian zehazten dira aktiboen babeserako aplikagarriak diren zerbitzuak:

  • Entrenamendua Blockchain-en.
  • Negozioa hobetzeko blokchain-en erabilpenaren proba eta demostrazio ingurunea.
  • Blockchain-eko produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Ibilgailu autonomo eta konektatuaren entrenamendua zibersegurtasunean.
  • Benetako komunikazioen simulazioa kontrol zentroen eta azpiestazio elektrikoen artean zibererasoen aurrean.
  • Benetako komunikazioen simulazioa kontrol zentroen eta azpiestazio elektrikoen artean ziberdefentsa xedearekin.
  • Entrenamendua cyberrange-etan.
  • Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean.
  • Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean.
  • Ahultasun eta sartze probak.
  • Komunikazioen sendotasun probak.
  • Segurtasun funtzionaleko probak.
  • Inplementazio probak.
  • Produktuaren ziurtapena.
  • PKI azpiegitura: Ziurtagiri digitalen kudeaketa.
  • Ingurune industrial osoen simulazio errealista, IT eta OT segmentuak barne, eraso konplexuen aurrean ziberdefentsa probak egiteko.
  • Proba eta demostrazio ingurunea IT/OT konbergentzia testuinguru batean, zibersegurtasun industrialean espezializatutako osagaien funtzionamendua baliozkotzeko.
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat, informazio sistema espezifikoen IT/OT konbergentzia testuinguruan.
  • Zibersegurtasunerako datuen analitika.
  • Erasoen aurrean sendoak diren optimizazio eta Big Data aplikazioen garapena.
  • Cyber-Range multidomeinua.
  • Big Data for cybersecurity.
  • IEC 62264 sare industrialen analisia.
  • Osagai eta sistema industrialen zibersegurtasun ebaluazioa.
  • Zibersegurtasuneko tresnen erakustaldiak.
  • Zibersegurtasuneko eta irtenbide espezifikoetako prestakuntza.
  • Elkarreragingarritasun proben zerbitzua.
  • Puntuz puntuko komunikazio proben zerbitzua.

Entitate bati egindako zibererasoen izaera eta irismena zehazteko egokiak diren tresnak garatzea eta inplementatzea. Erasoen detekzioak berarekin darama zibersegurtasun gertakarien aurkikuntza egokia.

Jarraian zehazten dira erasoak detektatzeko aplikagarriak diren zerbitzuak:

  • Entrenamendua Blockchain-en.
  • Negozioa hobetzeko blokchain-en erabilpenaren proba eta demostrazio ingurunea.
  • Blockchain-eko produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Ibilgailu autonomo eta konektatuaren entrenamendua zibersegurtasunean.
  • Benetako komunikazioen simulazioa kontrol zentroen eta azpiestazio elektrikoen artean zibererasoen aurrean.
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat.
  • Entrenamendua cyberrange-etan.
  • Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean.
  • Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean.
  • Ahultasun eta sartze probak.
  • Komunikazioen sendotasun probak.
  • Segurtasun funtzionaleko probak.
  • Inplementazio probak.
  • Produktuaren ziurtapena.
  • IT/OT proba ingurunea, sare ekipamendu edo prozesamendu berri bat probatzeko ingurune kontrolatu, errealista eta estres altuko baldintzak dituen batean.
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat, informazio sistema espezifikoen IT/OT konbergentzia testuinguruan.
  • Zibersegurtasunerako datuen analitika.
  • Cyber-Range multidomeinua.
  • Big Data for cybersecurity.
  • Osagai eta sistema industrialen zibersegurtasun ebaluazioa.
  • Zibersegurtasuneko tresnen erakustaldiak.
  • Zibersegurtasuneko eta irtenbide espezifikoetako prestakuntza.
  • Elkarreragingarritasun proben zerbitzua.

Antzemandako zibersegurtasun gertakariak modu eraginkorrean arintzeko beharrezkoak diren neurriak garatzea eta inplementatzea. Erasoen aurreko erantzunak balizko zibersegurtasun gertakari baten eraginari eusteko gaitasuna babesten du.

Jarraian zehazten dira erasoen aurreko erantzunerako aplikagarriak diren zerbitzuak:

  • Entrenamendua Blockchain-en.
  • Benetako komunikazioen simulazioa kontrol zentroen eta azpiestazio elektrikoen artean ziberdefentsa xedearekin.
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat.
  • Entrenamendua cyberrange-etan.
  • Segurtasun produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Cyberrange produktu berrien proba eta demostrazio ingurunea.
  • Zibersegurtasuneko proba eta demostrazio ingurunea produktu edota prozesuari buruz ingurune kontrolatu batean.
  • Entrenamendu praktikoa zibersegurtasunean.
  • Proba eta demostrazio ingurunea IT/OT konbergentzia testuinguru batean, zibersegurtasun industrialean espezializatutako osagaien funtzionamendua baliozkotzeko.
  • Zibersegurtasun industrialeko entrenamendua segurtasun operadoreentzat eta hacker etikoentzat, informazio sistema espezifikoen IT/OT konbergentzia testuinguruan.
  • Zibersegurtasunerako datuen analitika.
  • Cyber-Range multidomeinua.
  • Big Data for cybersecurity.
  • Zibersegurtasuneko tresnen erakustaldiak.
  • Zibersegurtasuneko eta irtenbide espezifikoetako prestakuntza.
  • Elkarreragingarritasun proben zerbitzua.

Zibereraso baten ondoren leheneratzeko eta horrek eragindako gaitasun edo zerbitzuak berreskuratzeko egokiak diren ekintza planak garatzea eta inplementatzea. Aktiboen berreskurapenak ahalbidetzen du ohiko operazioetara modu egokian leheneratzea, zibersegurtasun gertakari baten eragina murrizteko.

Jarraian zehazten dira aktiboen berreskurapenerako aplikagarriak diren zerbitzuak: