Skip to main content

Checklist

Zure sistemak eta ekipoak babesteko zibersegurtasun-neurri garrantzitsuenak urratsez urrats inplementatzea errazagoa izango da behean erakusten diren “checklist” formatuko zerrenden bidez. Besteak beste, segurtasun-kopiak egitea, sare sozialak erabiltzean baliatzen dituzun sareak eta ekipoak babestea eta zibereraso bat jasanez gero jarraitu beharreko urratsak. Zure zibersegurtasun-planaren inplementazioaren garapen osoa egingarria izan dadin, prozesu handiak hainbat fasetan edo zereginetan banatu dira. Fase edo zeregin horiek modu progresiboan onartu, egutegian ezarri eta gauzatutzat jo ahal izango dituzu.

Jarraitu gida soil hauei. Gidak PDF formatuan deskargatu ahal izango dituzu prozesuan zehar egindako puntuak markatzeko, proposatzen dizkizugun zibersegurtasun-prebentziorako eta -kontrolerako ekintzen aplikazioan aurrera egin ahala.