Skip to main content

Azaroko Microsoft Segurtasun Buletina

Microsoftek 2020ko azaroko segurtasun partxeei buruzko bere hileroko buletina argitaratu du, "Patch Tuesday" izenez ezaguna. Hil honetako buletinean konpainiak 112 segurtasun akats zuzendu ditu, bere hainbat produktutan daudenak: Microsoft Windows, Office, Internet Explorer (IE), Edge, Exchange Server, Azure Sphere, Windows Defender, Microsoft Teams, Visual Studio eta abar. Horietatik 17 ahultasun kritikoak dira, 93 garrantzitsuak eta 2 kritikotasun baxukoak. Horiek guztien artetik bakarra izaten ari da asmo gaiztoz baliatua, eta horregatik akats horiek konpontzeko segurtasun partxeak ahalik azkarren aplikatzea gomendatzen da.

Infografía