Skip to main content

Business Email Compromise erasoak

Zer da?

Business Email Compromise motako erasoek pertsona baten identitatea faltsutzen dute email bidez, beste bat engainatu eta iruzurgilearen kontrolpean dagoen kontu batera transferentzia bat egin dezan eskatzeko. Phishing motako eraso tradizionaletan ez bezala, eraso horiek biktima bakoitzarentzako bereziki diseinatuta daude eta posta elektroniko guztiz profesionalen itxura dute. Kasu gehienetan, zibergaizkileek enpresen azken albisteak eta langileen sare sozialak aztertzen dituzte, iruzurra ahalik eta sinesgarriena izan dadin. Pertsonalizazio maila horri esker lortzen dute spam filtroak eta bestelako babesak gainditzea.

Diru kopuru handiak lortzeaz gain, metodo horren bidez enpresaren inguruko informazio konfidentziala ere lortzen dute, enpresari berari ekonomikoki zein ospe aldetik kalte handia ekar liezaiokeena.

Infografía