Skip to main content

Microsoft enpresaren segurtasun-eguneratzeak – Abuztua 2022

Microsoftek 2022ko abuztuko segurtasun-eguneratzeak argitaratu ditu, 125 ahultasun zuzenduz. Horietako 17 kritikotzat jotzen dira, 106 garrantzitsutzat, 1 moderatutzat eta 1 bajatzat.

Ahultasun horiei Chromiumen oinarritutako Edge nabigatzailean zuzendutako beste 17 gehitu behar zaizkie, eta Microsoftek ez du horietarako zorroztasun-mailarik ezarri.

Ahultasun horiek honako produktu hauei eragiten diete, besteak beste: .NET Core, Active Directory Domain Services, Microsoft Office Excel, Microsoft Office Outlook, Microsoft Windows Support Diagnostic Tool (MSDT) eta Windows Network File System.

Ahultasunen sailkapena, deskribapenaren arabera, honako hau da:7 bypas ahultasun:


7 Zerbitzua ukatzeko ahultasun
12 Informazioa zabaltzeko ahultasun
32 Kodearen urruneko exekuzio-ahultasun
66 Pribilegioak handitzeko ahultasun
1 spoofing ahultasunBCSCtik adabakiak aplikatzea gomendatzen da, zuzentzeko. 

Infografía