Skip to main content

Nola aktibatzen da autentifikazio bikoitzeko faktorea (2FA) Outlook-en?

Outlook izango da seguruenik enpresa arloan gehien erabiltzen den posta elektronikoko tresna. Bere bitartez egunez egun partekatzen den informazioa dela eta, hainbat segurtasun neurri ezartzen dira, hirugarren pertsonek bertara sarbidea lor dezaten eragozteko. Horretarako Outlook-ek ere badauka autentifikazio bikoitzeko faktorea. Hori aktibatzeko honako urratsak jarraitu behar dira:

Behin eskaneatu ondoren, ondo konfiguratuta geldituko da Microsoft Authenticator aplikazioa.

Aplikazio honen xedea telefono mugikor baten zenbakia edo email helbide bat sartzearena bera da, hau da, autentifikazioko faktore bikoitzeko zerbitzu bat eskaintzea. Horretarako ez da beharrezkoa biak instalatuta izatea, xedea berdina baita. Nolanahi ere, Microsoft Authenticator aplikazioak askoz aukera gehiago ere baditu, esate baterako Pasahitzen kudeatzailea aukera. Bertan pasahitz guztiak gorde ahal izango dira, ez ahazteko.

  1. Lehenik Microsoften kontura sartu beharra dago, dagokion erabiltzaile izen eta pasahitzarekin.

  2. Behin barnean gaudela, “Segurtasuna” erlaitzera joan beharra dago eta hor hautatu “Segurtasun aukera gehiago”. Bertara sartutakoan honako aukera hautatu beharra dago: “Bi urratseko egiaztapena konfiguratzea”.

    Seguridad

    Verificación en dos pasos

  3. Aukera hori hautatu ondoren gure telefono zenbakia edo beste email bat sartzeko aukera emango digu, bi urratseko egiaztapena egiteko.

  4. Gainera, Microsoftek bere autentifikazio tresna dauka (Microsoft Authenticator), Google Play Store-n eta App Store-n ere doan eskuratu daitekeena. Aplikazio hori zer gailutan instalatu nahi den hautatzeko aukera eskainiko du, ondoren konfiguratzeko:

    Configurar una aplicación de verificación de identidad

  5. Microsoft Authenticator aplikazioa konfiguratzeko, lehenik Store-tik deskargatu beharra dago, eta bertan sartu behar da babestu nahi den kontua.

  6. Hori egin ondoren, ordenagailuaren pantailan QR kode bat agertuko da, eta hori Microsoft Authenticator aplikazioa erabiliz eskaneatu beharra dago.

    Microsoft Authenticator

  7. Telefono mugikorraren zenbakia sartu edo autentifikazio tresna konfiguratu ondoren, modu egokian egongo da aktibatuta bi urratseko egiaztapena:

    Verificación en dos pasos