Windowsek Windows Update izeneko funtzioa dauka. Horri esker sistemak eguneratuta manten daitezke azken bertsio eta funtzioekin, aldiro begiratzen ibili behar izan gabe eguneraketa berriak dauden ala ez.
Jarraian azalduko da nola erabiltzen den Windows Update funtzioa eta nola konfiguratu eguneraketa horiek. Garrantzitsua da esatea bere modu lehenetsian Windowsek aktibatuta dakarrela eguneraketa automatikoen aukera, eta hortaz ez dago kezkatu beharrik aukera gaituta dagoen ala ez. Funtzionaltasun hori desgaitu daitekeen arren ez da gomendagarria hori egitea, emaitza izan baitaiteke eraginkortasun gutxiagoko ekipoak izatea eta dauden mehatxuen aurrean ahulagoak.
-
Windows Update-ra sartzeko errazena da Windowsen bilatzailean “Windows Update” idaztea. Dena den, “Ezarpenak” ataletik ere sar daiteke, “Eguneratzeak eta segurtasuna” aukeratik.
-
Ondoren Windows Update-ren interfazea azalduko da:
-
Interfaze honetan kontsulta daiteke zer eguneraketa dauden eskuragarri eta bertan konfiguratu daiteke noiz eta nola egingo diren eguneraketak (datak, eguneko orduak...). Gainera, berrabiatzea ere programatu daiteke, eguneraketen instalazioa amaitzeko ondoen datorkigunean.
-
Windows Update-ren interfazera itzuliz, “Aukera aurreratuak” atalean posible da konfigurazio parametro gehiago aurkitzea:
-
“Pausatu eguneratzeak” atalean eguneraketa berrien instalazioa geldi daiteke. Hau aukera interesgarria da eguneraketa prozesua osatzeko denbora gutxi baldin badago, lan arrazoiengatik, eguneroko erabilpenagatik eta abar. Nolanahi ere, ez da gomendagarria eguneraketak pausatzea, salbu eta adierazitako kasuetan.
-
“Eguneratze-aukerak” atalean eskuragarri dagoen “Jaso beste Microsoft produktuen eguneratzeak Windows eguneratzen duzunean” aukera baliatuz, Microsoften beste produktu batzuetarako eskuragarri dauden eguneraketak automatikoki deskargatu eta instalatu daitezke, esate baterako Office.
-
Azkenik, Windowsek Microsoft Store-n eskuragarri dauden aplikazioak ere automatikoki eguneratzen uzten du. Aukera hori aktibatzeko, errazena da Microsoften bilaketa tresnaren bidez sartzea, “Microsoft Store" idatziz. Behin barruan gaudela, honako interfazea agertuko da:
-
Aplikazioen eguneraketa automatikoa aktibatzeko Microsoft Store-ren interfazean goian eskuinaldean dauden hiru puntuak klikatu behar dira eta ondoren “Aplikazioaren ezarpenak” hautatu: