Skip to main content

Nola desinstalatzen/ezabatzen dira aplikazioak iOS 10.14en?

Mac-ek bere sistematik aplikazioak ezabatzen uzten du. Horretarako honako urratsak jarraitu behar dira:

  1. “Launchpad” erabili behar da. Bertara sartzeko suziri formako ikonoan klikatu behar da, “Aplikazioak” menuan eskuragarri dagoena:

    Launchpad

  2. Barnera sartutakoan, instalatuta dauden aplikazioak agertuko dira.

  3. Horiek ezabatzeko aski izango da ezabatu nahi den aplikazioa saguarekin zapalduta izatea, honek dar-dar egin arte eta ondoren desinstalatzea hautatzea. Hori egin ondoren aplikazioa desagertu egingo da sistematik.

  4. Mac-en beste aukera bat ere badago Launchpad-ean agertzen ez diren aplikazioak ezabatzeko (AppStore-ren bitartez instalatuak izan ez direnak). Horretarako aplikazioa hautatu eta zakarrontzira (zakarrontziaren ikonora) eraman besterik ez dago.