Skip to main content

CYBER GABONAK

Gabonetan herritarrek erosketa asko online egiten dituztela badakigu, horregatik, garai honetan zibermaulak ohikoagoak izaten dira. Arruntenak ezaugarri hauetako baten ondorio izaten dira: neurriz kanpoko eskaintzak, klik eginez lortu daitezkeen doako produktuak, beste web baten itxura duten webgune faltsuak, phishing mezu elektronikoak eta aplikazio edo luzapen bat deskargatzera behartzen gaituzten mezuak.
Ondoren, iruzur horietan ez erortzeko gomendio batzuk egiten dizkizugu, zuhurtasunetik eta erosketa seguruagoak egiteko oinarrizko neurri erraz batzuei arreta jartzetik abiatuta. Erosketa-prozesuan, aurretik, bitartean eta ondoren adi egotea garrantzitsua da.

argi ibili

 

Erosketa bat egin aurretik

Lehenik eta behin, zuhurtasunez aritu behar gara onegiak iruditzen zaizkigun eskaintzekin. Erosketa egingo dugun orria fidagarria eta ezaguna dela ziurtatzea garrantzitsua da. Horretarako, lehenik nabigazio-barrako https erreferentzia egiaztatu daiteke, beste kontsumitzaile batzuen balorazioak ere aztertu ditzakegu, haien kontaktu-informazioa, etab. Gainera, ez genuke orri horretara emailetan edo promozioetan iritsi zaizkigun esteken bidez iritsi behar, orri ofizialen oso antzekoak diren orri faltsuetara desbideratu gaitzakete. Horregatik, joan nahi dugun webgunearen helbidea idatzi behar dugu beti gure nabigatzailean.

Erosketa egiten den bitartean

Erosketa egingo duzun lekua segurua eta fidagarria dela egiaztatu ondoren, erosketa egiteko egin beharreko lehenengo gauza edozein wifi publikotik deskonektatzea da. Hobe da mugikorrean daturik gabe geratzea, bankuko datuak lapurtzea baino. Gainera, txartel birtual bat erabiltzea gomendatzen dizugu, autetifikazio bikoitzaren segurtasunarekin. Azkenik, edozein unetan aplikatu badaiteke ere, gogoratu, zure bankuko gakoak beste inorekin inoiz ez partekatu.

Erosketa ondoren

Erosketa egin ondoren, kontua aldian behin berrikustea eta baimendu gabeko kargurik ez dagoela egiaztatzea garrantzitsua da. Azkenik, entrega helbidea berrestea premiaz eskatzen dizuten garraio-enpresen mezu elektroniko edo SMSekin kontuz ibili; phishing saiakera ez dela egiaztatu, eta zalantzarik izanez gero, baieztatu zuzenean zure dendarekin.

Eta espero dugu ez gertatzea, baina, arrazoiren batengatik, neurriak hartu arren, iruzur baten erortzen bagara, Ertzaintzara jotzea eta dagokion salaketa jartzea gomendatzen dizugu.