Interneten jazarpeneko bi mota nagusi daude: ziberjazarpena edo ziberbulling-a, helduen, nerabeen eta adingabeen artean gertatzen dena, eta ziberjazarpen sexuala edo grooming-a, helburu sexual argia duena. Kasu horretan, heldua pertsona baten (gehienetan adingabea) konfiantza lortzen saiatzen da etorkizunean pertsona horrez sexualki aprobetxatzeko.
Oro har, ingurune digitaletan gertatzen diren jokabideak izaten dira: sare sozialak, aplikazio mugikorrak, posta elektronikoa eta abar. Pertsona baten edo pertsona talde baten aurkako eraso sistematikoa eta errepikakorra jasotzen du. Hiru dira partaide nagusiak: biktima, erasotzailea eta, batzuetan, ikusleak.
Helburua beldurtzea, iraintzea, probokatzea, talde batetik kanporatzea edo makurraraztea izaten da eta garrantzitsua da kontuan hartzea jokabide horiek ingurune birtualetik bizitza errealera igaro daitezkeela.
Ugariak dira biktimak jasaten dituen ondorio psikologikoak: antsietate-trastornoak, tristura (depresio-asaldura eragin dezakeena gero), segurtasun-gabezia eta autoestimu-gabezia, ideia suizidak eta barnerakoitasunerako joera, besteak beste.
Honela gerta daiteke:
- Irainak eta errespetu-faltak biktima epaituta, haren itxura fisikoari edo beste edozein alderdiri eraso eginda.
- Ahozko erasoa. Biktimak mehatxuak dituen edo agirika egiten dioten mezuak jasotzen ditu.
- Difamazioa. Sare sozialen, txaten, e-mailen eta abarren bidez. Informazio faltsuak zabaltzen dira biktima makurtzeko. Gezur horiek bere irudia kalte dezakete.
- Datu pertsonalak zabaltzea. Biktimaren datu pertsonalak haren baimenik gabe argitaratzen dituzte (hirugarren batzuekin izandako elkarrizketa pertsonalak eta pribatuak barne).
- Nortasunaren usurpazioa. Biktimaren profil faltsua sortzen da edo haren kredentzialak dituen profila erabiltzen da sare sozialetan iruzkin problematikoak uzteko.
- Jazarpena. Jazarpeneko modu hau oso agresiboa izaten da eta biktimak mugikorraren, sare sozialen edo e-mailaren bidez etengabe jasotzen ditu mezu iraingarriak.
- Happy slapping-a. Biktimak jasandako eraso fisiko bat grabatzeari deitzen zaio, gero bideoa hedatu eta burla egiteko.
- Ez onartu ezagutzen ez duzun pertsonek sare sozialetan bidalitako adiskidetasun-eskaerarik.
- Ez hitz egin ezagutzen ez duzun jendeari pribatutik eta ez bidali argazkirik.
- Irakurri profila dugun sare sozialetako pribatutasun- eta erabilera-baldintzak. Konfiguratu tresna horien pribatutasuna gure edukira nor sar daitekeen ahalik eta gehien mugatuta.
- Partekatu ahalik eta datu pertsonal gutxien Internet bidez.
- Mezu deserosoren bat, errespetu-faltaren bat edo argazki ezatseginak jasoz gero, blokeatu igorlea. Haien jokoan ez sartzea komeni da. Molestatzen bazaituzte, blokeatu; jazarpena jasaten ari bazara, salatu.
- Ez erantzun probokazioei, xantaiei eta mehatxuei; izan ere, erasoek aurrera jarraitzen dute eta gaiztotu egiten dira.
- Sare sozialetako jazarpena zigor-kodeko 172. artikuluan jasota dagoen delitua da eta hiru hilabete eta bi urte arteko espetxeratze-zigorrak edo sei eta hogeita lau hilabete arteko isuna ekar ditzake.
- Mehatxuak eta erasoak jasotzen dituzten elkarrizketak, argazkiak eta audioak gordetzea salatzeko garaian ebidentzia gisa erabilgarria izan daiteke.
- Salatu gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean.
Nola salatu Interneteko delitua Ertzaintzan
https://www.ertzaintza.eus/lfr/eu/web/ertzaintza/interposicion-denuncia
Eskolako ziberjazarpena
https://www.is4k.es/necesitas-saber/ciberacoso-escolar
Grooming-a
https://www.is4k.es/necesitas-saber/grooming
Ziberbullyinga
https://www.ciberbullying.com/cyberbullying
Ciberbullyingaren prebentzioa