Bizi garen gizarte digitalean gugan eragin handiena izan dezakeen delituetako bat da identitatea ordeztearena. Eta hori gure posta-kontuetan, onlineko zerbitzuetan edo sare sozialetan gerta daiteke. Identitate-lapurreta beste pertsona bat izatearen itxurak egitea da. Hori delitu bihurtzen da identitate hori erabilita, ordezten ari den pertsona hori ez bada egin ezingo lukeen ekintzaren bat egiten duenean.
Badago OSINT izeneko diziplina bat (ingelesezko «Open Source Intelligence» edo iturri irekien inteligentzia). Informazio-iturri publikoetatik, sare sozialetatik, webguneetatik, aldizkarietatik, gobernuaren erregistro publikoetatik eta abarretatik norbaiten edo zerbaiten inguruko informazioa ateratzeari deitzen zaio. Teknika horiek helburu onekin erabil daitezke (ziberdelitu bat ikertzeko, adibidez), edo helburu gaiztoekin. Azken hori da, adibidez, ziberkriminalek egiten dutena haien biktimak bilatzeko, zer egiten duten, non dauden, haien zaletasunak edo harremanak zein diren eta abar jakiteko eta, gero, plataforma ugaritara sartzeko haien kredentzialak lortu ahal izateko haien konfiantza eskuratu ahal izateko modua diseinatzeko.
Interneten kasuan, delitu mota hori gertatzen den toki ohikoena sare sozialena izaten da; izan ere, nahiko erraza da norbaiti buruzko informazio pertsonala lortzea: argazkiak, egoera-eguneraketak, joan edo gaur egun dagoen tokiak... Datu horiek guztiak ezagutza teknikorik ez duten pertsonentzako ere irisgarriak izaten dira. Informazio hori lortzea, profil faltsu bat lortzea eta beste norbait izatearen itxurak egitea ere erraza da.
- Erabili pasahitz sendoak (15 karaktere edo gehiago, maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta karaktere bereziak). Keepass-en moduko pasahitzen kudeatzaileak erabil ditzakegu.
- Kredentzial bakarrak erabiltzen dugun sare sozial, onlineko zerbitzu edo aplikazio bakoitzerako, eta aldatu maiz.
- Aktibatu autentifikazio bikoitza hori eskaintzen diguten zerbitzu eta aplikazioetan.
- Mugatu Interneten partekatzen dugun informazioa. Profil baxua izatea eta sare sozialetako gure esposizioa mugatzea kontuan izan beharreko jardunbidea da.
- Berrikusi sare sozialetako, aplikazioetako eta webguneetako erabilera-politikak eta pribatutasun-baldintzak gure datuak zertarako erabiliko dituzten, nola tratatuko dituzten, gorde egingo dituzten eta non gordeko dituzten, hirugarren batzuekin partekatuko dituzten eta abar jakiteko.
- Googlen gure izen-abizenekin alertak sor ditzakegu norbaitek tokiren batean guri buruzko informazioren bat argitaratu duen jakiteko.
- Sare sozial batean identitatea ordeztu izanaren biktimak bagara, salatu plataforma horretan bertan. Delitu mota horietarako beren kanalak dituzte.
- Gure kontaktuei arazoaren berri eman behar diegu. Hala, gure kontutik partekatzen dena ez dela guk egindakoa eta iruzurgile batek egindakoa dela jakingo dute.
- Sare sozial ugaritara sartzeko gako berberak erabiltzen bagenituen, haiek aldatu beharko ditugu, eta gero iruzurgilea gainerako gure profiletara sartzen ari den egiaztatu.
- Salatu gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean.
Nola salatu Interneteko delitua Ertzaintzan
https://www.ertzaintza.eus/lfr/eu/web/ertzaintza/interposicion-denuncia
Salatu identitate-ordeztea Facebooken
https://www.facebook.com/help/1447993962122975?helpref=uf_permalink
Salatu kontu-lapurreta Twitterren
https://help.twitter.com/es/forms/safety-and-sensitive-content/abuse
Salatu identitate-ordeztea TikTok-en
https://support.tiktok.com/en/log-in-troubleshoot/log-in/my-account-has-been-hacked
Salatu ordezte-kontu bat Instagramen