Skip to main content

Ordenagailua infektatu zait eta informazioa itzultzeko ordaintzeko eskatzen didate

Gure gailuetan gordeta dugun informazioa galtzea arazo larria da ,batez ere datu edo informazio garrantzitsuren bat badugu. Inor ez dago arazo hori jasatetik salbuetsita eta edonork jasan dezake zibersegurtasuneko gorabeheraren bat Interneten nabigatzen edo lanean ari den bitartean.

Oso ohikoak izaten dira ransomware-ko kasuak (ingeleseko ransom «erreskatea» eta software «programa» hitzen akronimoa). Informazio jakin batzuk (irudiak, ofimatikako dokumentuak eta abar) zifratzen dituzten programa gaiztoen aldagai bat dela esan dezakegu. Horren ondorioz, ezinezkoa da horietara sartzea eta, berreskuratu ahal izateko, erreskatea eskatzen dute.

Era askotara gertatzen da infekzio hori (gehienetan, birusa instalatzen duten fitxategiak edo estekak dituen mezu gaizto baten bidez). Publizitate gaiztoaren bidez ere gerta daiteke, Interneten nabigatzen ari garen bitartean, erabiltzaileak delituzko guneetara eramanda. Sare sozialetan, testu-mezuetan, edo infektatutako USBetan, DVDetan edo CDetan utzitako estekak dituzten mezuen bidez.

Partikularrentzat zein enpresetarako, ransomware bidez egindako infekzioaren ondorioak suntsitzaileak izan daitezke (sistemak eta informazioa berreskuratzen saiatzen ari diren bitartean jarduerarik gabe epe luzeak eman behar izatea edo jarduera eten behar izatea, adibidez).

  • Eguneratuta izan birusen kontrako softwarea eta sistema eragilea; izan ere, programa gaizto horietako asko aplikazioetan detektatzen dituzten ahuleziez baliatuta hedatzen dira.
  • Egin gure fitxategi garrantzitsuen segurtasun-kopiak. Eduki gure datu garrantzitsuak berreskuratu ahal izateko sistema kanpoko disko gogorretan, usb memoriatan, hodeiko kopiatan eta abarretan. Hala, era horretako erasoa jasanez gero, normaltasuna ahalik eta bizkorren berreskuratu ahal izango genuke.
  • Aurreko horrekin lotuta, egiaztatu maiz-maiz segurtasun-kopiak ondo eginda daudela.
  • Interneteko gure jokabidearen oinarrian mesfidantza erakutsi beharko genuke . Esteka gaiztoak eta infektatutako fitxategiak lagunen, ezagunen, lankideen, senideen edo onlineko bideojokoen bidez irits daitezke gugana.
  • Ez deskargatu edukirik ofizialak ez diren iturrietatik.
  • Ez exekutatu jatorri ezezaguna duten mezuetako eranskinik.
  • Maiz-maiz pasatu birusen kontrako softwarea gure gailuen egoera egiaztatzeko.
  • Ez instalatu edo erabili software piratarik; gure ekipoak infektatzeko sarbide bikaina izaten dira.

  • Salatu gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean.
  • Ez ordaindu. Ordainduz gero, ekintza mota horiek sustatu eta, aldi berean, beste ordainketa bat eskatzeko berriro gure ekipoa infektatzen saiatzera eramango ditugu kriminalak. Gehienetan, gainera, eskatutako zenbatekoa handiagoa izaten da hurrengoan. Bestalde, inork ezin du bermatu ordainketa egin ondoren gure fitxategien kontrola itzuliko digutenik.
  • Isolatu eragina jasan duen gailua saretik eta berrezarri eguneratutako segurtasun-kopia bat.
  • Https://www.nomoreransom.org/es/index.html rebnren moduko tresna bat erabil dezakegu gure ekipoa infektatu duen ransomware motak konponbidea duen edo bertsio zaharren bat den (irtenbide posibleren bat identifikatzeko) jakiteko.